XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Familiako guraso edo buru direnentzat: beren egitekoa bihotz zabalez eta buru argiz betetzen jakin dezatela, etxeko guztiei maitasun- eta zerbitzu-testigantza emanez, eska diezaiogun Jaunari.

- Pobrezia edo gaixotasunagatik, lanik eza edo beste edozergatik sufritzen dauden familientzat: kristau-elkartearen eta gizarte osoaren laguntza izan dezatela, eska diezaiogun Jaunari.

- [Iruñe eta Tuterako elizbarrutietan] Gure Seminarioan apaiz izateko prestatzen ari diren gazteen alde: Jesusen jarraitzaile eta testigu zintzo eta Haren Berri Onaren zabaltzaile izan daitezela senideen aurrean, eska diezaiogun Jaunari.

- Ospakizun honetan bildurik gaudenontzat eta gure familientzat: Jainkoaren bedeinkapen eta maitasunean elkarturik bizi gaitezela beti, eska diezaiogun Jaunari.

Onar, Jaungoiko gure Aita,
Jose dohatsua lagun dugula zuzendu dizkizugun eskariak,
eta isur ezazu gizaki guztiengan zeure maitasun-Espiritua.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

R/. Amen.

JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA

260. Jaunartze ondorengo isilunea eta gorespen-kantua bukaturik, egunari dagokion jaunartze ondorengo otoitza esaten du (ikus 117. or.).